Itxi

2014/11/28

11:24

Gizartea

Eskaintza bereziak

'Black Friday': Gabon aurreko beherapenak ez galtzeko gida

E. Garaikoetxea | eitb.eus

Kontsumoa bultzatzeko, AEBko ohiturarekin bat egin dute marka ezagunenek ostiral honetan, deskontuak eta sustapen bereziak eskainita.

1:24
Black Friday
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Black Friday edo Ostiral beltza gurean da. Gabonetako erosketak merkeago egin nahi dituzten horiek azaroaren 28 hau dute egun egokia marka eta denda ezagunenek pagotxak eskainiko baitituzte. Gabonetako erosketa kanpaina aurreratu, eta kontsumoa sustatzeko eskaintza bereziak egin ohi dituzte AEBn gaurko egunez, eta ohitura hori gurera ekarri dute.

Thanksgiving Day edo Esker oneko eguna-ren biharamunean abiatzen dituzte AEBn Gabonetako erosketak. Hasiera batean beherapenak online bidezko salmentara mugatzen baziren ere, orain denda fisikoetan ere egiten dituzte eskaintzak, eta, AEBn ez ezik, Espainian eta Frantzian ere eskainiko dituzte.

Hona ostiral eta asteburu honetan beherapenak eskainiko dituzten denden zerrenda:

Arropa:

Inditex taldeko markek % 20ko deskontua egingo dute; Zara, Oysho (barruko arropa) eta Pull&Bear (gaztetxoentzako arropa) dendetan, esaterako.

Mangoren dendetan ere 'ostiral beltza' ospatuko dute. Gaur hasi eta igandera arte, merkealdia izango dute ehunka arropatan.

H&M enpresa suediarrak arropa jakin batzuk merkatuko ditu saltokietan eta webgunean.

Cortefielek astelehenean, abenduaren 1ean, Ciber Monday edo Ziber astelehena izenekoan, egingo du merkealdia, baita Women'Secret eta Springfield dendek ere.

La Redoute frantsesak % 60rainoko beherapena egingo du asteburu honetan.

Teknologia eta etxetresnak:

Applek goizaldean jakinaraziko du bere webgunean, Apple Storen, produktuei egingo dien deskontua. iPhoneak eta iPadak 50 euro merkeago eskuratu ahal izango dira, eta Mac ordenagailuak, 200 euro gutxiago pagatuta.

Amazonek ere % 42rainoko beherapena egin die 300 bat produkturi, batez ere elektronikakoei, etxetresnei eta bideo-jokoei.

MediaMarkten azaroaren 27tik 30era egingo dituzte beherapenak. Tabletak, telebistak eta etxetresnak merkeago erosteko aukera izango da.

FNACek 1.000 produkturi % 50erainoko deskontua egin die. iPadak % 20 merkeago eskuratu ahalko dira, eta Mac ordenagailuak, % 15eko deskontuarekin.

Auchan.fr eta Darty marka frantsesek ere asteburuan egingo dute merkealdia.

Kirola:

Decathlon etxe frantsesak % 20 eta % 60 arteko beherapenak egingo ditu saltokietan, eta sarean erositako produktuak doan eramango dituzte etxera.

Saltoki handiak:

El Corte Inglesek ostegunean ekin zien beherapenei, eta azaroaren 30a arte eskaintza bereziak egingo ditu.

Carrefoureko dendetan merkeago erosteko aukera izango da asteburuan.

Jostailuak:

Toys'R'USek beherapenak egingo ditu ostiral honetan. Ehunka produktu % 50 merkeago saldu eta etxera doan bidaliko ditu, sarean erosiz gero.

Imaginarium dendetan ere, % 10eko deskontua ezarri diete jostailuei (% 15 merkeago, bazkideentzat).

Liburuak:

Casa del Libro liburu-dendak ere izango du eskaintza berezirik. Liburu eta e-bookak % 5 merkeago eskainiko ditu, eta doan bidaliko ditu etxera.

FNACek ere tankerako deskontuak eskainiko ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;