Gizartea -
Adingabeak galbideratzea
Pertsona bat atxilotu dute Barakaldon haur-pornografiagatik
Guztira, hiru lagun atxilotu dituzte Zaragozan, Bizkaian eta Palman. Kasu batzuetan adingabeak galbideratzea egotzita atxilotu dituzte, eta beste batzuetan haur-pornografia eduki zein banatzeagatik.
Erredakzioa
Guardia Zibilak hiru lagun atxilotu dituzte Ejea de los Caballerosen (Zaragoza), Barakaldon (Bizkaia) eta Palman. Kasu batzuetan adingabeak galbideratzea egotzita atxilotu dituzte, eta beste batzuetan haur-pornografia eduki zein banatzeagatik. Hala ere, salaketak Avilan aurkeztu zituzten.
California Girls operazioan, 39 urteko J.F.A., Barakaldoko bizilaguna, eta 57 urteko G.C.V., Palmako bizilaguna, atxilotu dituzte.
Aurreneko atxiloketa, Peliculero operazioaren markoan, Ejea de los Caballerosen egin zuten. Dagoeneko 33 urteko A.B.M. epailearen esku utzi dute.
Adingabe batzuen gurasoek salaketak aurkeztu zituzten La Adradan (Avila). Pertsona batek seme-alabei sexu-edukiko argazkiak eskatu zizkien diruaren truke.
Atxilotuak zinema ekoizlea zela esaten zuen, eta WhatsApp aplikazioaren bidez, adingabeekin harremanetan jartzen zen filma baten lan egitea eskaintzeko. Horrela, sexu-edukiko argazkiak eta bideoak eskatzen zizkien.