Gizartea -

Eskibelen

Gasteizen desagertutako 77 urteko gizonezkoa hilik aurkitu dute

Orain hilabete Gasteizen desagertu zen 77 urteko gizonaren gorpua gaur eguerdian aurkitu dute Eskibelen.

Eskibelen aurkitu dute desagertutako gizonezkoaren gorpua. Argazkia: EFE
Miguel Ortega
Eskibelen aurkitu dute desagertutako gizonezkoaren gorpua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain hilabete Gasteizen desagertu zen 77 urteko gizonaren gorpua gaur eguerdian aurkitu dute Eskibelen, Gasteiz hegoaldean dagoen udalerrian.

Ertzaintzak baieztatu duenez, gorpuak ez du indarkeria zantzurik eta antza, denbora zeraman hilda.

Eguerdiko hamabiak eta laurden inguruan aurkitu dute hilotza. Inguruan zebilen gizon batek gorpua ikusi du eta larrialdi zerbitzuei deitu die.

Bertaratu diren agenteek hasiera-hasieratik pentsatu dute aurkitutako gorpua eta orain hilabete desagertutako gizona pertsona bera zirela. Izan ere, hilotzak eta desagertutako pertsonak arropa bera zuten.

77 urteko gizonezkoa azaroaren 10ean desagertu zen. Gasteizko Arana auzoko  etxetik irten eta ez zen itzuli. Familiak egun horretan bertan jarri zuen salaketa Ertzaintzan.

Bilaketa lanak Gasteizera ez-ezik Bilbora ere zabaldu ziren, desagertuak senitartekoak baitzituen Bizkaiko hiriburuan. Beranduago, gizonezkoaren argazkia argitaratu zuten eta hainbat datu eman zituzten ezagutzera.

Familiak, gainera, Gasteizko hainbat denda eta tabernetan desagertuaren argazkia jarri zuten. 25 egun beranduago agertu da hilotza Eskibelen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea