Gizartea -

Gertaera

21 urteko emakume baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Santanderreko bizilaguna da hildakoa, eta Zorrozaurre inguruan agertu da gorpua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko emakume gazte baten gorpua aurkitu dute larunbat honetan Bilboko itsasadarrean. Santanderreko bizilaguna da hildakoa, eta Zorrozaurre inguruan, Bilbon, aurkitu dute haren hilotza.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, eguerdian Bilboko Udaltzaingoak gertaeraren berri eman dio Ertzaintzari. Suhiltzaileak gorpua agertu den lekura gerturatu dira, eta uretatik atera dute hilotza.

Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, gaztea lagun talde batekin zegoen Bizkaiko hiriburuan. Gorpua aurkitu dutenean dokumentazioa gainean zuen eta poltsa bat. Poltsa barruan zapata pare bat zituen.

Gorpua Bilboko anatomiko forensera igorri dute, bertan autopsia egiteko.

Heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza, eta oraindik ez dute hipotesirik baztertu, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Itsasadarra Bilbao Bilbo