Gizartea -
Gipuzkoa
Eraikin bat hustu behar izan dute Pasaian sute bat dela eta
Sei solairuko eta bi eskuko eraikina da kaltetutakoa, bizilagunak badaezpadako neurrian aterarazi dituzte, baina ordu batzuk geroago euren etxeetara itzuli dira, garrak itzali ondoren.
Erredakzioa
Pasaiako (Gipuzkoa) eraikin abandonatu batean sortutako sute batek ondoko eraikineko bizilagunak etxetik ateratzera behartu ditu, baina denbora gutxi ondoren, euren etxeetara itzuli dira, inolako kalterik izan gabe, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Suhiltzaileen arabera, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 7 zenbakiaren parean piztu da sua 02:15ak aldera. Eraikina hutsik zegoen, aurreko Gabon Zaharrean izandako sute handiak hainbat eraikin erabili ezinik utzi baitzituen, eta gaurkoa horietako bat izan da.
Sutea goizaldean jazo da, eta sei solairuko eta bi eskuko eraikina da kaltetutakoa, bizilagunak badaezpadako neurrian aterarazi dituzte, baina ordu batzuk geroago euren etxeetara itzuli dira, garrak itzali ondoren.