Gizartea -

Durango

Dozenaka lagunek azpiegitura handiak baztertu dituzte Durangon

Alferrikako eta Inposaturiko Proiektu Handien egunaren harira, egin dute elkarretaratzea.

Durango. Argazkia: AHT Gelditu.
Durango. Argazkia: AHT Gelditu.
Durango. Argazkia: AHT Gelditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun lagun inguruk elkarretaratzea egin dute igande honetan Durangon, Alferrikako eta Inposaturiko Proiektu Handien egunaren harira, azpiegitura handiekiko gaitzespena erakusteko.

Durangoko Azokaren kanpoaldean egin duten kontzentrazioan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT), frackingaren, goi tentsioko linearen eta beste hainbat makroproiekturen kontrako taldeak elkartu dira.

AHT Geldituk salatu duenez, proiektu horiek "hondamendi ekologiko, sozioekonomikoa eta gizatiarra eragiten dute".

"Proiektu horiek espazio naturalen eta nekazaritzako lurren suntsitzea dakar, baita ondorio kaltegarrien sorrera eta naturaren degradazioa ere. Gainera, eragin negatiboak ditu herritarrengan", adierazi du. Gainera, azpiegitura handiak herritarren parte-hartzerik gabe egiten dituztela salatu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durango