Gizartea -
Gertakaria
Aurkitu dituzte Pirinioetan galdutako bi gazte frantziarren gorpuak
22 eta 21 urteko neska-mutilek Zaragozako San Jorge Unibertsitatean ikasten zuten, eta ostiralean galdu ziren, Aragoiko hiriburutik etxera bidean zihoazenean.
Erredakzioa
Olorongo Gendarmeriako mendiko erreskate taldeak desagertutako bi gazte frantziarren gorpuak aurkitu dituzte auto batean, Pirinioetako Portalet mendatean, Frantziako aldean.
La Republique des Pyrenees egunkari frantziarrak jakitera eman duenez, autoa Espainiako mugatik bi kilometro ingurura zegoen, Defile de Tourmont izeneko leku batean.
Julien Perez-Piguet 22 urteko gizonezkoa eta Sarah Mazerolles 21 urteko emakumea dira hildakoak. Zaragozako San Jorge Unibertsitatean Fisioterapia ikasketak egiten ari ziren, eta ostiralean desagertu ziren, Aragoiko hiriburutik etxera bidean zihoazenean.