Gizartea -
Oiako Sekta
Sexu abusuak egiten ei zituen sekta bat ikertzen ari dira Galizian
Atzo talde horretako bi ustezko buruak atxilotu zituzten, eta epailearen esku noiz utziko zain daude.
Erredakzioa
Guardia Zibila ustez sexu abusuak egiten zituen sekta bat ikertzen ari da Oia herrian (Pontevedra, Galizia).
Atzo, talde horretako bi buruak atxilotu zituzten, Madrilen, eta orain epailearen esku noiz utziko zain daude. Antza denez, lehenik eta behin Oiako etxe batera eramango dituzte, egotzitako delituak bertan egin zituztelakoan.
Guardia Zibilak Feliciano Miguel Rosendo Silva, Orden y Mandato de San Miguel Arcangel sektako fundatzailea, eta Marta Paz Alonso horren 'bigarrena' atxilotu zituen atzo, Collado Villalba herrian (Madril).
Besteak beste, sexu abusuak, dirua zuritzea eta gaizkile taldeko kide izatea egotzi diete.
Sekta horretako hainbat jarraitzaile ohik eta horien senideek jarri zuten salaketa. Hain zuzen ere, sexu abusuak, fisikoak eta psikologikoak egin zizkietela eta orain atxilotutakoak euren kontura aberastu zirela salatu zuten.