Gizartea -

Bizkaia

Ia hiru metro luze zen marrazo bat aurkitu dute Armintzan

Ur sakonetan bizi den espezie bat da, gauez elikatzera igotzen dena, eta ez da arriskutsua gizakientzat.

Armintzan aurkitu duten marrazoa. Argazkia: AMBAR
Armintzan aurkitu duten marrazoa.
Armintzan aurkitu duten marrazoa. Argazkia: AMBAR

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia hiru metro luze zen marrazo bat aurkitu dute hilda Armintzako (Bizkaia) uretan, Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako AMBAR elkarteak jakitera eman duenez.

AMBARen bozeramaile batek azaldu duenez, duela aste eta erdi ikusi zuten marrazoa lehenengo aldiz, baina itsasontzien joan-etorriak oztopatzen ez zituenez, ez zuten uretatik atera, eta azkenean itsaso bazterrean amaitu du.

Ur sakonetan bizi den espezie bat da, gauez elikatzera igotzen dena. Animalia horren ezaugarri nagusia zakatz kopurua da, sei dituelako, "gehien eboluzionatutako" marrazoek baino bat gehiago. "Hau da marrazoen artean zaharrenetako bat eboluzioari dagokionez", adierazi dute elkartetik.

Gizakientzat ez omen dira arriskutsuak, eta bost metrotik gorako luzerara hel daitezke. Armintzan aurkitutakoa, hala ere, 2,85 metro luze zen.

AMBARen arabera, Euskal Herrian urtero 1.000 tona marrazo arrantzatzen dituzte, baina beste espezie batzuetakoak dira gehienak. "Ohikoak dira marrazoak gure uretan, baina horrek ez du esan nahi arriskutsuak direnik, zeren Euskal Herrian sekula ez baita marrazoen erasorik izan", adierazi dute adituek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian?