Gizartea -

Bost pertsona inputatuta

13 lagun atxilotu dituzte haur pornografia eduki eta zabaltzeagatik

Gipuzkoako etxe batean eta Nafarroako bitan legez kanpoko zenbait artxibo partekatu direla esan du Poliziak. Guztira, 21 etxebizitzatan atzeman dituzte horrelako artxiboak Estatu osoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 13 pertsona atxilotu eta beste 5 inputatu ditu Interneten, peer to peer (P2P) programen bidez haur pornografia zabaltzeagatik eta ordenagailuetan izateagatik. Operazioan, 21 etxebizitza miatu dituzte Espainiako Estatuan.

Poliziak jakinarazi duenez, material informatiko mordoa atzeman dute eta aztertzen ari dira, inplikatuek, materiala gorde eta zabaltzeaz gain, sortu ere egiten zuten zehazteko.

10 hilabeteko lanaren emaitza izan da operazioa. Ziberagenteek artxiboak partekatzeko sare ezagun bat arakatu dute, eta hogei bat lagunek haur pornografia partekatu dutela baieztatu dute. Poliziaren arabera, materiala gogorra da oso, haur txiki-txikiei egindako sexu-erasoak ageri baitira bertan.

Ikerketari esker, legez kontrako konexioen bidez artxibook partekatu dituzten 21 ordenagailu topatu dituzte: bana, Asturiasen, Badajozen, Lleidan, Kordoban, Guadalajaran, Gipuzkoan, Errioxan, Las Palmasen, Malagan, Salamancan eta Valentzian; hiruna, Madrilen eta Bartzelonan; eta bina, Balearretan eta Nafarroan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Delituak azken ordukoa Umeak albisteak gaur