Gizartea -

Maula

Iruzurra egin diete 65.000 pertsonari 905 linea bat erabiliz

Biktimek dei bat jasotzen zuten, baina ez zien hartzeko denbora ematen. Deia itzultzean, telefonoaren beste aldean ahots batek pakete bat jasotzeko 905 lineara deitzeko eskatzen zien biktimei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak sei pertsona atxilotu ditu Bartzelonan 65.000 pertsonari 905 zenbakiarekin hasten zen telefono-linea baten bitartez 114.000 euroko maula egiteagatik.

Segurtasun indarrek jakitera eman dutenez, iruzur sarea osatzen zuten sei lagunei maula egitea, faltsukerian aritzea, dirua zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete.

Biktimak sakelako telefono batetik egindako dei labur bat jasotzen zuten, eta ez zieten erantzuteko astirik ematen. Orduan, biktimak deia itzuli egiten zuen eta grabatutako ahots batek pakete bat jaso behar zuela esaten zion, baina horretarako 905 linea batera deitu behar zuela esanez. Grabazio horretan, baina, ez zuten ohartarazten linea horrek tarifa gehigarria zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea