Gizartea -

Sutea

Sutea izan da Andoaingo Landalan enpresan

Sutearen ondorioz ke handia sortu da eta Ertzaintzak trafikoa gelditu behar izan dute N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan.

Sutea Andoainen. Argazkia: Javier Dominguez
Javier Dominguez
Sutea Andoainen. Argazkia: Javier Dominguez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo Landalan enpresan sutea izan da. Eguerdiko ordu biak eta erdian itzali dute suhiltzaileek sua, suhiltzaileek eta Segurtasun sailak jakitera eman dutenez. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Eguerdiko ordu bata eta laurdenean piztu da sua enpresak Borda Berri poligonoan duen pabiloian. Landalan enpresako eta inguuko lantegietako langileak atera dituzte.

Landalan enpresa herri lanetan erabiltzen diren makinarien konponketan aritzen da.

Sutearen ondorioz ke handia sortu da eta Ertzaintzak trafikoa gelditu behar izan dute N-I errepidean, Gasteizko noranzkoan, nahiz eta jada normaltasuna nagusi den errepdiean.

Sua teilatutik zabaldu da eta inguruko enpresetan ere eragin ditu kalteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur