Gizartea -
Sutea
Hiru lagun ospitaleratu dituzte Erandion, sute batean kea arnastuta
Sua etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan piztu zen, eta suhiltzaileek berehala hustu zuten etxea. Gauerdi aldera sua itzaltzea lortu zuten.
EITB.EUS
Hiru lagun —horietako bi, ama-alabak— Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte bart, Erandioko Ategorribarri auzoan izandako sute baten ondorioz.
Sos Deiakek jakitera eman duenez, kearekin intoxikatuta artatu dituzte hiru pertsonok.
Sua etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan piztu zen, eta suhiltzaileek berehala hustu zuten etxea. Gauerdi aldera, sua itzaltzea lortu zuten, eta bizilagunak etxera bueltatu ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea