Gizartea -

Salaketa

Facuak Twitter salatu du, txioak ezabatzeagatik eta kontuak ixteagatik

Kontsumitzaileen erakundearen arabera, Twitterren arauak eta zerbitzuko haren baldintzak ez datoz bat Kode Zibilean eta Konstituzioan jasota dagoenarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facua-Consumidores en Accion erakundeak salaketa jarri die Twitter Inc enpresari eta Espainian duen ordezkaritzari "gehiegizko klausulak" ezartzeagatik; Facuaren arabera, Twitterrek erabiltzaileen kontuak bertan behera uzten ditu, eta horien mezuak ezabatzen ditu, "nahiz eta erabiltzaile eta mezu horiek informazio egiatia ematen duten, eta legearen kontra ez dauden".

Facuak bere salaketan azaldu duenez, Twitterrek Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorra, Kode Zibila eta Konstituzioa urratzen ditu. Twitterren arauek eta zerbitzuko euren baldintzek (erabiltzaileei ezartzen dizkien klausulek) "82., 85. eta 87. artikuluak urratzen dituzte", Facuaren arabera.

"Twitterrek zure kontua bat-batean ezabatzeko eskubidea hartzen du, bestelako informaziorik eman gabe, bere ustez arau horiek urratu badituzu", esan du Facuak.

Facuaren bozeramailearen kontua, itxita

Adibide moduan, Facuak azaltzen du Twitterrek Ruben Sanchez bere bozeramailearen kontua utzi zuela bertan behera (@RubenSanchezTW); izan ere, hiru hilabete lehenago iruzur baten gaineko datuak eman zituen. Sanchezek posta elektroniko bat jaso zuen, support@twitter.com kontutik, jakinarazteko bere kontua itxita zegoela "persona baten informazio pribatua zabaltzeagatik".

Hortaz, kontsumitzaileek adierazi dute Twitterrek "Konstituzioaren aurkako praktikak" egiten dituela, eta, aldi berean, ez du kontrolerako biderik ezartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Xeko albisteak 2024