Gizartea -
sutek Gabon Gauean
Lau zaborrontzi erre dituzte Bilbon, eta sei autori eragin die suak
Ibilgailuetako bat kiskali egin da. Zaborrontziak Sabino Arana eta Maria Diaz de Haro kaleetan zeuden. Goizaldeko seiak aldera hasi dira suteak.
Erredakzioa
Bilboko lau edukiontziren suteak sei ibilgailuri eragin die; ibilgailu horietako bat kiskali egin da. Lehen ikerketen arabera, sua nahita piztu dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko seiak aldera hartu dute su Sabino Arana kaleko bi zaborrontzik, metroko geltokiaren parean. Suak bertan zeuden hiru ibilgailutan egin ditu kalteak.
Ordu horretan bertan, beste bi edukiontzi erre dituzte Maria Diaz de Haro kalean. Beste hiru ibilgailuk izan dituzte kalteak, eta bat erabat kiskali da.
Bi lekuak gertu daudez (kaleak paraleloak dira), eta bi suteen artean denbora oso laburra igaro dela kontuan izanik, Ertzaintzak uste du lehen sutearen egileek bigarrena ere piztu dutela.