Gizartea -
Zirkulazioa
Lagun bat larri zauritu da Berangon izandako istripu batean
Ezbeharra Bi-637 errepidean jazo da, auto bat bidetik atera denean. Gidaria, 34 urteko gizonezkoa, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
Gizonezko bat larri zauritu da gaur Berangon (Bizkaia), BI-637 errepidean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri honen arabera, 07:05ean jazo da gertakaria, Critroen ZX ibilgailua bidetik irten denean, Sopelarako noranzkoan. Suhiltzaileek atera behar izan dute 34 urteko gidaria, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Istripuaren ondorioz, Sopelarako noranzkoko errei bat itxi behar izan dute, baina, Ertzaintzak azaldu duenez, ez da auto-ilararik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea