Gizartea -
Gabon Zaharrean
Suziriak botatzeko 15 minutu izango dituzte Gasteizen gaur gauean
Irunen, Donostian eta Elgoibarren, gainera, Udalek debekatu egin dute petardoen erabilera.
EITB.EUS
Urtero-urtero, gero eta gehiago dira Gabon Zaharrean suziriak debekatu edo mugatzen ari diren Euskal Herriko Udalak.
Gasteizen, esaterako, suziriak botatzeko urteko lehen hamabost minutuak besterik ez ditu utziko Udalak.
Irunen, Donostian eta Elgoibarren, Udalek debekatu egin dute petardoen erabilera.
Baimenduta dauden lekuetan berriz, “arduraz” erabiltzeko deia egin du Ana Lopez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi teknikariak, Euskadi Irratian
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea