Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
80 urteko traktore-gidari bat hil da istripu batean, Lodosan
Furgoneta batek eta traktoreak talka egin dute NA-6540 errepidean. Furgonetako gidaria arin zauritu da ezbeharrean.
Erredakzioa
80 urteko traktore-gidari bat hil da gaur istripu batean, Lodosan (Nafarroa). Ezbeharra 12:24ean gertatu da. Biktima larri zauritu da eta ospitalera eraman dute, baina hil egin da.
Furgoneta batek eta traktoreak talka egin dute NA-6540 errepideko 0,5 kilometroan, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.
80 urteko gizona Lodosako bizilaguna zen. Zauritua larri eraman du anbulantzia batek Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera. 16:32 aldera hil dela baieztatu dute.
Bestalde, furgonetako gidaria arin zauritu da eta beste anbulantzia batek Lodosako osasun-zentrora eraman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea