Gizartea -
Abantailak
NAN berriarekin, amaitu dira ilarak aireportu eta erakunde publikoetan
Atzo aurkeztu zuten nortasun agiri elektroniko berriak berritasun ugari ekarriko ditu bai herritarrentzat bai Segurtasun Indarrentzat.
EITB.EUS
Aireportuetako kontroletan ilarak desagerrarazi, ikastetxeetan umeentzako baimenak sinatu eta pertsonen aurrekariak kontsultatzeko aukera emango du Espainiako nortasun agiri elektroniko berriak.
Atzo aurkeztu zuten, eta berritasun ugari ekarriko ditu bai herritarrentzat bai Segurtasun Indarrentzat.
Hauek dira Espainiako nortasun agiri berriaren abantaila batzuk:
- Hainbat tramite egiteko, ez dugu erakunde publikoen egoitzetara joan beharko. Telefono edo tabletaren bitartez egin ahalko dira
- Poliziarekin, Udaletxearekin eta Gizarte Segurantzarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango du
- Lanean emandako denbora eta isunak kontsultatzeko aukera emango du
- Umeen ikastetxerako baimenak sinatzeko aukera emango du
- Aireportuetako kontroletan ilarak ez sortzea ekarriko du
- Administrazioari tasak ordaintzeko modua eskainiko du
- Poliziei pertsonen aurrekariak eta aurretik jasotako isunak kontsultatzeko aukera emango die