Gizartea -

Gasteizen

Burka eramateagatik sarrera debekatu zuen gidariak araudia urratu zuen

Burka zeraman emakume bati autobusean sartzea debekatu zion Tuvisako gidariak araudia urratu duela dio Gasteizko Udalak, zerbitzu juridikoek egindako txosten batean.

Autobusa Gasteizen
Autobusa Gasteizen
Autobusa Gasteizen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burka zeraman emakume bati autobusean sartzea debekatu zion Tuvisako gidariak araudia urratu duela dio Gasteizko Udalak, zerbitzu juridikoek egindako txosten batean.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, erakunde horretako legelari-nagusiak ebatzi du gidari horrek egindako akatsak “larritzat jo daitezkeela”. Hala ere, azken erabakia Tuvisa Gasteizko garraio publikoko sozietateak hartuko du.

Emakumezkoari autobusean sartzea galaraztea (azaroan 6an gertatu zen) eta, hurrengo egunean, sinadura bilketa abian jartzea “arau-hausteak” izan direla azpimarratu du legelari-nagusiak.

Udalaren txostenak gogora ekartzen du Tuvisaren araudiaren 65. artikulua, gidariei erabiltzaileekin hitz egitea debekatzen duena, alegia. Artikulu horrek zehazten du gidariek zerbitzuaren inguruko galderei erantzuteko edota bidaiariei laguntzeko bakarrik zuzenduko zaizkiola.

Hortaz, “nortasuna eskatzea” arau-haustea litzatekeela ebatzi du legelariak.

Bestalde, txostenak azpimarratzen du burka eramatea ez dagoela sarrera debekatzeko aurreikusitako lau arrazoien artean: fardel handiegiak eramatea, animaliekin sartzea, lehergailuak edota substantzia arriskutsuak eramatea edota “gainerako bidaiariei errespetua urratzeko” egoeran egotea.

Tuvisa Gasteizko autobus publikoak kudeatzen dituen enpresako gidari horrek sinadurak biltzeari ekin zion, burka daramaten emakumezkoei zerbitzu publiko hori erabiltzea debekatzeko. Gainera, emakumezko bati autobusean sartzea galarazi zion, belo islamiarra jantzita zuelako.

Tuvisak espedientea ireki zion gidari horri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Araba Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Garraio publikoa TUVISA gaur