Gizartea -
Gasteiz
Lau hoteletatik ordaindu gabe alde egin, eta agenteei oldartu zitzaien
28 urteko mutila datorren astean epaituko dute; fiskalak 2 urte eta 8 hileko espetxealdia eta 1.080 euro ordaintzea eskatu du. Atxilotu eta gero, askatu zuten, baina delitu bera egin zuen berriz.
Erredakzioa
Arabako Fiskaltzak bi urteko eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du 28 urteko mutil batentzat, 2013an, Gasteizko lau hoteletan zazpi egunez lo egin eta ordaindu gabe alde egiteagatik. Gainera, Ertzaintzako hainbat agente atxilotzera abiatu zirenean, hoteletako batean iskanbila sortu zuelako, ertzainei oldartu zitzaien.
2013ko urriaren 14tik 25era jazo zen, Fiskaltzak egindako idazkiaren arabera, Efek dioenez.
Akusatua, "legez kanpoko etekina lortu" eta "ordainagiria ez ordaintzeko" asmoz , egun horietan Arabako hiriburuko lau hoteletan izan zen.
Horretarako, diru nahikoa zuela ulertarazi zuen, eta kreditu-txartelak aurkezten zituen, baina hotelek ezin zuten dirua jaso, kontu korrontean dirurik ez zegoelako.
Urriaren 14tik 18ra, Abba Jazz hotelera jo zuen akusatuak, 45 euroko zorra utzita; urriaren 19tik 21era, General Alava hotelean 196,56 euroko zorra eragin zuen; eta urriaren 23tik 24ra, Boulevard hotelean, 299,11 eurokoa.
Handik bi egunera, urriaren 26an, Ertzaintzara ditu zuten Boulevard hotelean, gaztea indarkeriaz zuzendu zitzaiolako harrerako langileari.
Agenteek indarrez atxilotu behar izan zuten, atxiloketa zaplazteko eta urradurekin ekiditen saiatu zelako.
Halere, ondoren aske utzi zuten, eta abenduaren 22tik 25era Ciudad de Vitoria hotelean izan zen, eta bertan 539,5 euroko zorra utzi zuen.
Fiskaltzak gogorarazi duenez, akusatuak aurrekariak ditu. 2012an bederatzi hilabeteko zigorra jaso zuen desordena publikoa eta alarma faltsuak egiteagatik. Gainera, 2013an, beste zortzi hilabeteko zigorra, iruzurra egiteagatik.
Era berean, fiskalak adierazi du izaera aldakorra duela, baina, akusazioaren arabera, hoteletan izan zenean "ekintzak ulertzeko gaitasuna" bazuen. Epaiketa datorren astean egingo da.