Gizartea -

Zabortegia

Zestoan galdeketa loteslea azaroan egitea proposatu du Aldundiak

Bilduk erreferenduma zaborren kudeaketa “estaltzeko” erabili nahi duela kritikatu du oposizioak (EAJ, PSE-EE eta PP). Edozelan ere, kontsulta hurrengo legealdian egingo litzateke.

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramailea. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zabortegiaren kokapena erabakitzeko Zestoan herri galdeketa azaroan egitea proposatu du Gipuzkoako Aldundiak. Hala ere, Bilduk erreferenduma zaborren kudeaketa “estaltzeko” erabili nahi duela kritikatu du oposizioak (EAJ, PSE-EE eta PP).

Edozelan ere, kontsulta datorren legealdian egingo litzateke, Agurtzane Loidi eta Oltaz Estensoro ekimenaren arlo teknikoak prestatzen ari den enpresako bozeramaileek Batzar Nagusietako Parte-hartze batzordean azaldu dutenez.

Loidik eta Estensorok zehaztu dutenez, prozesu parte-hartzailearen lehen fasea martxoan eta maiatzean aurrera eramango dute. Helburua bizilagunei informazioa ematea izango da.

Mahai biribilak eta jarraipena

Horretarako, mahai biribilak eta bilerak egingo dituzte, eta baita Osinbeltzeko harrobiari bisita egin ere. Bilduren Gobernuak zabortegia bertan kokatu nahi du. Zubietako TMB plantatik zaborrak bertara eramango dituzte.

Informazio eta jarraipen bigarren fase batean, Zestoako Udalean ordezkaritza duten alderdien (EAJ eta Bildu) parte-hartzea aurreikusi dute, baina gainerako alderdien ekarpenak ere jasoko ditu proiektuak, Loidik azaldu duenez.

16 urtez gorakoek, botoa emateko eskubide

Azkenik, kontsulta loteslea igande batean egingo dute. Erroldako zerrendan agertzen diren herritarrek eta 16 urtez gorakoek botoa emateko eskubidea izango dute, baina galdera zehazteke dago oraindik.

Arantza Ruiz de Larrinaga Gipuzkoako Parte-hartze zuzendariaren hitzetan, Zestoako bizilagunek ezetz esaten baldin badute “Osinbeltzen ez da zabortegirik” izango. “Azken hitza” bizilagunek izango dutela goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa