Gizartea -
Abortatzeko eskubidea
Talde feministek protesta egin dute Alonsoren ekitaldi batean
Besteak beste, "zuen abortuaren legeak hil egiten gaitu" eta "bizitza duinaren alde" aldarriak oihukatu dituzte.
Erredakzioa
Dozena bat gazte feministak protesta egin dute abortuaren legearen erreformaren aurka Alfonso Alonso Espainiako Gobernuko Osasun eta Berdintasun ministroaren ekitaldi batean.
Alonsok Ekonomia Berria Forumean parte hartu du gaur goizean, Madrilen, Rafael Hernando PPko bozeramailearekin batera. Une batean, ikus-entzuleen artean eserita zeuden dozena bat pertsona altxatu egin dira, eta oihuka hasi dira.
Besteak beste, "zuen abortuaren legeak hil egiten gaitu" eta "bizitza duinaren alde" aldarriak oihukatu dituzte. Ondoren, aterarazi egin dituzte.
Rafael Hernandok erantzun egin die gazte feministei, eta tankera horretako protestak eurentzat "estimuluak" direla esan du.
Gazteek hainbat agiri banatu dituzte ekitaldian zeudenen artean, besteak beste murrizketen, pribatizazioen eta genero indarkeriaren aurka protesta egiteko.