Gizartea -

Gertakizuna

Ertzaintzak gezurtatu egin du Bermeon ume bat bahitzen saiatu direla

Azken orduetan, alarma handia piztu da Whatsapp bidez, ustezko bahiketa saiakera baten berri ematen duen mezu bat asko hedatu delako.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gezurtatu egin du Bermeon 10 urteko mutiko bat bahitzen saiatu direla. Azken orduetan, alarma handia piztu da, Whatsapp bidez asko hedatu delako ustezko bahiketa saiakera horren berri ematen duen mezu bat.

Mezu horren arabera, furgoneta beltz baten barruan zegoen "bikote bat" akademia batetik ateratzen ari zen 10 urteko ume bati "begira" geratu zen. "Bat-batean, 40 urteko gizonezko bat ibilgailutik atera, eta umearen atzetik korrika hasi da", asteartean zabaldutako mezuaren arabera.

"Eskerrak han zegoen gizonezko edadetu batek errieta egin dion gizonezkoari", gaineratzen du mezuak, eta hori ikusita ustezko bahitzaileak korrika ihes egin zuela gaineratu du.

Mezu horretan, gainera, gizon eta emakume baten argazki bat ere zabaldu dute, ustezko bahiketa saiakeraren egileak direlakoan.

Horren ildotik, Ertzaintzak gezurtatu egin du Bermeon ume bat bahitzen saiatu direla, eta adingabe bati ustez egindako eraso salaketa bat ikertzen ari direla azaldu du.

Era berean, aipatutako mezuan esandakoari "kasurik ez egiteko" eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Azken ordukoa Bizkaia WhatsApp albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Bahiketak Albiste faltsuak gaur