Gizartea -

Donostian

Bi urteko zigorra, adingabeak kirol klub batean biluzik grabatzeagatik

Atletico San Sebastian klubean grabatzen zituen gazteak, aldageletan.

I. GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Zigor arloko 5. Epaitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, Atletico San Sebastian klubeko aldageletan adingabeak biluzik grabatzea leporatuta.

Epaiaren arabera, gizonak USB mikrokamera batekin egiten zituen grabazioak. Astero-astero joaten zen klub horretako aldageletara, piraguismo taldeko mutilen irudiak grabatzeko xedearekin.

Entrenamendua amaitutakoan, gazteak aldageletara joaten zirenean hasten zen grabatzen, mikrokamera dutxetara zuzenduta.

Gizonezkoak grabatu egiten zituela konturatuta, gazteek kamera kendu zioten, eta Ertzaintzari eman zioten ondoren. Epailearen baimena jasotakoan, agenteak akusatuaren etxean sartu ziren, eta grabazio ugari atzeman zituen bertan.

Hori dela eta, epaileak bi urteko espetxe zigorra eta inhabilitazioa ezarri dio gizonezkoari. Horrez gain, 6 euroko isuna ordaindu beharko du egunero, hamar hilabetez, eta datozen bost urteetan debekatuta izango du biktimengana hurbiltzea eta klub horretan sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak