Gizartea -
Donostian
18 urteko zigor eskaera ustez semea hil zuen gizonarentzat
Gertaera 2011an izan zen, Donostian. 13 urteko adingabea hilik aurkitu zuten etxean.
Erredakzioa
Gipuzkoako Fiskaltzak 18 urteko espetxe-zigorra eskatuko du 13 urteko semea hiltzeagatik akusatutako gizonezkoarentzat. Gertaera 2011an izan zen, Donostian. 13 urteko adingabea hilik aurkitu zuten etxean.
Akusazio partikularrak, berriz, 20 urteko espetxe zigorra eskatu du. Haurraren ama eta gizonezkoaren emazte ohiak egin du eskaera. Peritu-txostenetan oinarrituta daude bai Fiskaltzak bai eta akusazio partikularrak egindako zigor eskaerak. Txosten horiek ukatu egiten dute haurrak bere buruaz beste egin izana. Era berean, hilketa delitua egozten diote aitara eta semea labankada baten ondorioz hil zela zehaztu dute.
Fiskaltzak sorospen-eginbeharra ez betetzea egozten dio aitari.
Familiako gertuko batek aurkitu zuen adingabearen gorpua etxean, Donostiako Logroño kaleko bosgarren zenbakian, Antiguo auzoan. Etxe horretan bizi izan zen mutiko hiru anai arrebekin batera gurasoak banandu bitartean.
Hilotza etxeko geletako batean zegon eta haren ondoan labana bat eta odol arrastoak aurkitu zituzten ikertzaileek. Ertzaintzak haurraren aita atxilotu zuen.