Gizartea -
Madril
Ustez kutsatutako 28 lagun artatuta, gutun susmagarria agertu ostean
Cibeles Jauregian dagoen Posta zerbitzuko bulegoetan gai zuri susmagarria zeraman gutun bat agertu da goizean, eta laborategietara eraman dute dagoeneko, azter dezaten.
Agentziak | Erredakzioa
Ustez kutsatuta zeuden 28 lagun artatu dituzte, Cibeles Jauregian dagoen Posta zerbitzuko bulegoetan gai zuri susmagarria zeraman gutun bat agertu eta gero. Poliziak laborategietara eraman du dagoeneko, azter dezaten.
Madrileko larrialdietarako bulegoaren arabera, artatutako 23 pertsona bulegoan zeuden, larrialdi zerbitzuak geldu direnean, beste hiru Samur-Babes Zibileko kideak izren eta beste biak TEDAX Polizia Nazionaleko lehergailuetan adituen taldeko dituzten kideak.
Hala, Posta zerbitzuko bulegoetan (Madrileko Udalak ere bertan du egoitza) sei bezero eta 17 langile zeuden une horretan. 23 horietatik, hiruk baino ez dute harreman izan gutunarekin; hori dela eta, Suhiltzaileek "garbiketa" sakona egin diete. Gainerako 20ei aurpegia, eskuak eta oinak garbitu dizkiete.
Abisua 10:00etan eman dute eta, ondoren, NBQR (Nuklearra, biologikoa, kimikoa eta erradiologikoa) prozesua abiarazi dute, TEDAXeko, Samur-Babes Zibileko eta Madrilgo Suhiltzaileetako kideak bidalita.
Gutuna zabaldu dutenean eraikin horretan zeuden pertsonak, ezin izan dira atera erabat garbitu arte, hau da, 13:00ak arte.