Gizartea -

Gertakaria

Aurkitu dute Santanderren galdutako arrantzale laudioarraren gorpua

Laudioko arrantzalea desagertu zen leku berean aurkitu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko urpekariek Santanderreko uretan desagertu zen Laudioko arrantzalea topatu dute gaur goizean, Puente del Diablo inguruan, astelehenetik desagertuta zegoen Laudioko arrantzalea galdu zen lekuan.

Juan Ramon Garcia Cacho Laudioko bizilaguna ostegun honetan erraustuko dute Santanderren. La Montañesa ehorztetxeak jakitera eman duenez, 45 urteko hildakoak lau seme-alaba zituen eta bikotekidearekin bizi zen Arabako herrian.

Hileta-elizkizuna ostegun honetan, 18:45ean, egingo dute Santanderreko Padres Pasionistas elizan. Bikotekidearekin batera taberna bat zuen Laudion.

Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez, 09:30ean aurkitu dute hilotza.

Kantabriako Gobernuaren txioa:

08:30ean hasi dira sortzez Kantabriakoa den arrantzalearen bila.

Bestalde, Castro Urdialesko uretan atzo desagertu zen 39 urteko Barakaldoko urpekariaren bila ari dira orain erreskate taldeak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Laudio Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Kantauri itsasoa albisteak Gorobel magaleko kuadrilla Kantabria azken ordukoa Arrantza albisteak 2024