Gizartea -

EKIMEN SOLIDARIOA

Haurrentzako gauzak emateko eskatu du Bizkaiko Gurutze Gorriak

Nerbioiko Gurutze Gorriak bilduko ditu familiek soberan dituzten kaleko aulkitxo,  sehaska, autorako eserleku eta antzekoak eta beharrean daudenei utziko dizkie.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Gurutze Gorriak ekimen solidario berria jarri du abian, haur txikientzako artikuluak doan utziz  horiek eskuratzeko zailtasunak dituzten familiei.

Ekimena aurrera ateratzeko, jada erabiltzen ez dituzten umeentzako aulkitxoak,  kapazoak, autorako eserlekuak, sehaskak,  taka-takak eta antzeko objektuak emateko eskatu diote jendarteari.

Horrelako elementuak utzi nahi dituztenek Nerbioi Araneko Gurutze Gorriarekin jarri behar dute harremanetan 94 426 37 30 telefonoan ,  socialesnervion@cruzroja.es emailean edo Basauriko Azbarren industrialdean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gurutze Gorria argazkiak