Gizartea -
'Canterbury' operazioa
17 pertsona atxilotu dituzte haur-pornografia Sarean zabaltzeagatik
20.000 bat artxibo atzeman dizkiete atxilotutakoei (30-76 urtekoak). P2P (Peer to Peer) sisteman oinarritutako sareen bidez partekatzen zituzten artxibook.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak 30-76 urteko 17 pertsona atxilotu ditu adingabeak galbideratzea leporatuta, eta beste 12ri haur-pornografia Sarean partekatu eta zabaltzeagatik egotzi die.
Operazioan, 'Canterbury' izenekoa, 15 probintziatan egin dute eta 20.000 artxibo baino gehiago atzeman dituzte, zenbait euskarri informatikotan. Artxibook 20 Terabyte baino gehiagoko pisua hartu dute iruditan eta bideotan.
Lehenengo ikerketak iazko ekainean hasi ziren, Nafarroako herritar batek Guardia Zibila jakinean jarrita, bideo batekin topo egin ostena.
Ikerketen ondorioz, agenteek egiaztatu egin dute organizazio honetako kideak haur-pornografia, bideoen eta argazkien bidez, partekatzen ari zirela, PSP (Peer to Peer) sare batean.
Halaber, atxilotutakoek segurtasun neurriak hartzen zituzten, esaterako, artxiboak enkriptatu, pasahitzekin babestu, hodei birtualetan gorde eta artxibo ezkutu bihurtu.
Ikerketak aurrera egin ahala, Guardia Zibilak ekintzen jarraipen eta kontrol estua egin zuen pertsona talde honen gainean.