Gizartea -
Nafarroan
Gizon bat larri zauritu da makina bateko hortzetan hankak harrapatuta
Soroa lantzen zebilen makinaren hortzek ebakidurak eragin dizkio hanketan. Ezbeharra Corellan jazo da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Soroa laboratzen zebilen makinaren hortzekin hankak harrapatu ditu 52 urteko gizonezko batek Corellan, Nafarroa. Ezbeharraren ondorioz, gizonezkoa larri zauritu da.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, istripua 10:34ean jazo da, Trianan kokatutako soro batean, Corellan.
Gizonezkoak, portugaldarrak eta Corellako auzokideak, soroa lantzeko makinarekin maniobra bat egin du, eta oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, zauri larriak jasan ditu hanketan makinaren hortzek hura harrapatu ostean.
Corellako mediku-talde batek ezbeharraren lekuan bertan artatu du biktima. Geroago, Nafarroako Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Tuterako Komisariako Herritar Segurtasunerako patruilak eta Tuterako Argiketa Taldea bertaratu dira istripuaren nondik norakoak argitzeko.