Gizartea -

Immigrazioa

Etorkinak berehala bidaltzea legez kanpokoa dela salatu dute juristek

‘Kanporaketak mugan: eskubiderik gabeko muga?’ azterketaren ondorio nagusia da. Ikerketa Madrilgo Complutense unibertsitateak zuzendu du, baina beste hainbat zentrok parte hartu dute.

Etorkinak Melillako hesian. Artxiboko irudia: EFE
Etorkinak Melillako hesian. Artxiboko irudia: EFE
Etorkinak Melillako hesian. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hesien arteko zonaldean edo Melilla eta Ceutako mugetan atzemandako etorkinak berehala bidaltzea “erabat legez kanpokoa” da, 14 katedradun eta adituk egindako txosten baten arabera.

‘Kanporaketak mugan: eskubiderik gabeko muga?’ azterketaren ondorio nagusia da. Ikerketa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak zuzendu du, baina hainbat zentroren artean egin dute. Atzerritarren Legeko hamargarren xedapen gehigarria aztertu dute adituek ikerketan. Neurria Segurtasun Legearen erreformaren bidez sartu zuen Gobernuak iragan hilean.

“Mugako kanporaketak” aztertuta adituek ondorioztatu dutenez, “Ceuta eta Melillako mugetan atzemandako etorkinak berehala Marokoko agintarien eskuetan uzteak ez du araudi berriaren babesik”.

Erreformaren tramitazio polemikoa

Erreforma aurrera eramateko “modu polemikoa” azpimarratu du txostenak. “Mugako kanporaketa” aplikatzeko esparrua zehazteak planteatzen dituen “zailtasun teknikoak” goraipatu ditu ikerketak, eta Konstituzioak eta giza eskubideen nazioarteko eta EBko legediek ezarritako prozeduretan bermeak “nahitaez” errespetatu behar direla nabarmendu dute bertan.

“Ceutako eta Melillako egoera geografikoa eta berezitasuna ez dira sekula erabiliko zuzenbide-estatuaren salbuespena lurralde horietan aplikatzeko”,  esan dute legelariek.

Margarita Martinez Escamilla Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zigor Zuzenbideko katedradunak zuzendu du ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur