Gizartea -

Indarkeria matxista Donostian

70 egunez lanak egitera zigortu dute, bikotekideari erasotzeagatik

Gizonak, gainera, heriotza mehatxua egin zion biktimari. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat 70 egunez lan komunitarioak egitera zigortu du Donostiako epaile batek, bikotekide ohiari erasotzeagatik eta heriotza mehatxua egiteagatik.

EFE agentziak jakinarazi duenez, erasoa 2012ko irailaren 9an gertatu zen, gauerdian. Ordu horretan, gizona emakumeari ukabilkadak ematen hasi zen, eta "hil egingo zaitut" esan zion, "mehatxu kutsu argia" erabiliz.

Erasoaren ondorioz, biktimak hainbat lesio izan zituen gorputz osoan, eta 15 egun behar izan zituen guztiz osatzeko.

Epaiketan, erasotzailea ados agertu zen Fiskaltzak eskatutako zigorrarekin, eta, beraz, 70 egunez lan komunitarioak egitera zigortu dute, tratu txarrak ematea egotzita.

Gainera, lau urte eta erdiz biktimarekin ez komunikatzeko eta harengana ez gerturatzeko agindua ezarri diote.

____________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); biak doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Tratu txarrak gaur