Gizartea -
Istripua
Lagun bat zauritu da Luiaondon (Araba), motokultore batek harrapatuta
54 urteko gizonezkoa ospitalera eraman behar izan dute, ortuan ari zela motokultoreak hankak harrapatu eta zauri larriak egin dizkio eta.
Agentziak | Erredakzioa
54 urteko gizonezko batek zauri larriak egin ditu gaur goizean Luiaondon (Araba) motokultore bat erabiltzen ari zela izandako istripu baten ondorioz.
Gizona ortuan lanean ari zela, motokultoreak hankak harrapatu dizkio, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Ezbeharra 11:30ean jazo da, eta istripua izan eta berehala bertaratu dira Aiarako suhiltzaileak eta anbulantzia bat.
Gizona Osakidetzaren helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera, zauri larriak baitzituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea