Gizartea -
Basoa kalean
Ama jo eta etxetik botatzeagatik atxilotu dute, Gasteizen
Udalak ohar batean jakitera eman duenez, biktimaren beste seme batek udaltzainei hots egin zien, Basoa kaleko etxebizitza batean gertatzen ari zena salatzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gasteizko Udaltzaingoak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, bere ama jo eta etxetik botatzea leporatuta.
Udalak ohar batean jakitera eman duenez, biktimaren beste seme batek udaltzainei hots egin zien, Basoa kaleko etxebizitza batean gertatzen ari zena salatzeko.
Anaiak euren ama kolpatu eta, ondoren, etxetik bota zuela salatu zuen gizonezkoak. 70 urteko emakumea auzotar baten etxera joan zela ere azaldu zien poliziei.
Salaketa egiaztatu ondoren, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten, familia arteko delitua leporatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea