Gizartea -
Gertakaria
Andoaingo enpresa bat jendez hustu dute sute baten ondorioz
Zauriturik egon ez den arren, suhiltzaileek langileetako bat enpresako teilatutik jaitsi behar izan dute.
agentziak | erredakzioa
Sute baten ondorioz Andoaingo (Gipuzkoa) pintura enpresa bat jendez hustu behar izan dute eta, zauriturik izan ez den arren, suhiltzaileek langileetako bat enpresako teilatutik jaitsi behar izan dute, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.
Dirudienez, sua 13:40 aldera piztu da, eta ketza handia zabaldu da, autoentzako pinturak ekoizteko makina bat kiskali ostean.
Costusa Industrial enpresan izan da sutea, eta Gudarien etorbidean dago, Urnietara bidean.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, suhiltzaileekin batera, eta 14:30erako kontrolpean zuten sutea.
Oraindik ez dute zehaztu zenbatekoa den suak egindako kaltea, baina, dirudienez, ez da pintura biltegira iritsi.