Gizartea -

Sutea

'Sorrento' ferrya portura eramango dute

Portua teknikariek aukeratuko dute. Horretarako, ontzia bertara eramateko arriskuak eta hondoratze edo isuri batek ingurugiroari egingo lizkiokeen kalteak kontuan izango dituzte adituek.

'Sorrento' ferrya. Argazkia: EFE
'Sorrento' ferrya. Argazkia: EFE
'Sorrento' ferrya. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioko eta Transmediterraneako teknikariak Sorrento ferrya portura eramateko dispositiboa prestatzen ari dira. Sutea kontrolpean dute. Ontziak Mallorcatik 18 miliara su hartu zuen. Valentziara zihoan eta 156 bidaiari eta tripulatzaile zeramatzan.

“Suak indarra galdu du”, ziurtatu du Ana Pastor Sustapen ministroak Palman. Arratsaldean, suteak eragindako kalteak aztertzeko espezialista batzuk helikopteroetatik ontziko brankara jaitsi direla baieztatu du ministroak.

Pastorren hitzetan, portua teknikariek aukeratuko dute. Horretarako, ontzia bertara eramateko arriskuak eta hondoratze edo isuri batek ingurugiroari egingo lizkiokeen kalteak kontuan izango dituzte adituek.

750 tona erregai

Ferrya amarratzeko toki ezberdinak aztertu dituzte Palmako portuko arduradunek, operazioko iturriek arratsaldeko lehen orduan baieztatu dutenez. Ontziak 98 kamioi hutsik eta beste 25 kargarekin garraiatzen ditu. Gainera, 750 tona erregai eta likido kutsakor daramatza.

Goizean sugarrek jarraitzen zuten ontzi barruan eta beste itsasontzi batzuek sua itzaltzeko lanean jarraitu dute. Era berean, ferryaren kroskoa hozteko lanean ari dira; izan ere, 500 graduko tenperaturak eman dira, Sustapen ministroaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea