Gizartea -

Eguraldia

Giro atsegina eta hodei ugari maiatzeko zubian

Tenperaturak 23-25 ºC-koak izango dira asteburu osoan. Hori bai, ez espero eguzki-izpirik ikusterik.

Donostia. EFE
Donostia. EFE
Donostia. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 1eko zubia oso atsegina izango da Euskadin, giroa epela eta euri gabekoa izango baita oro har. Dena dela, zeruan hodei ugari eratuko dira, eta, ondorioz, ez da ikusiko eguzki-izpirik. Ez espero hondartzan beltzaran jartzea, beraz. Gurean ez, behintzat.

Ostiralean, maiatzak 1, fronte hotz txiki batek hodei asko eta euri bakanak ekarriko ditu. Zerua nahiko lainotuta egongo da eta euria egingo du, batik bat goizean eta eguerdi aldean. Hala ere, egun atsegina izango da, termometroek 20-22 ºC inguru erakutsiko baitituzte.

Larunbatean, maiatzak 2, hodeiekin jarraituko dugu, baina, oro har, ateri eutsiko dio. Hodei asko egongo da zeruan, baina ostarteak ere irekiko dira tarteka. Noizbehinka, euri apur bat egin dezake. Giroa oso atsegina izango da, tenperatura maximoak 23-25 ºC-ren bueltan geratuko baitira.

Igandean, maiatzak 3, zerua hodeituta izango da berriro, eta tenperaturak behera egiten hasiko dira. Astelehenean eta asteartean, euria egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea albisteak