Gizartea -
Desagerpena
Atzo Basaurin desagertutako emakume baten bila dabiltza
57 urteko basauriarrak Alzheimerra du. Atzo, 15:00ak aldera, etxetik atera zen txakurrarekin, eta handik ordu pare batera ikusi zuten azkeneko aldiz.
EITB.EUS
Familiak salaketa aurkeztu du ertzain-etxean. Halaber, herritarrak eta senideak emakumearen bila ari dira. Horretarako, kartelak jarri dituzte Basaurin bertan eta inguruko udalerrietan.
Norbaitek zerbait baldin badaki, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko edo kartelean agertzen diren telefonoetara deitzeko eskatu du familiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea