Gizartea -

Eguneko lerroburuak

LOMCE, Segiren kontrako epaiketa eta greba Correosen, albiste

Egunari ekin baino lehen ezagutu beharreko bost albisteak.

Ikasleak manifestazioan
Ikasleak manifestazioan
Ikasleak manifestazioan

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LOMCE, Euskal Herriko ikasgeletan

Hego Euskal Herriko ikasgeletara, zehazki Nafarroakoetara, helduko da gaur LOMCE legea, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 6.724 ikasleek Hezkuntza Lege berrian jasotako azterketa egin beharko dute eta. EAEn, 30 ikasgelatan egingo dute proba. Nafarroan azterketa derrigor egin beharrekoa da, eta gainditzea ezinbestekoa ez bada ere, batez besteko notan eragina izango du.

Guraso elkarte eta hezkuntza eragileek gogor kritikatu dute neurria. Izan ere, Wert legea indarrean jartzen duen lehen erkidegoa izango da Nafarroa Estatuan. Gaurtik hasita ostegunera arte, eskola guztietan egingo dituzte azterketak, "salbuespenik gabe", esan du Foru Gobernuak.

MAM-eko argazkia: lomce-errebalida_

MAM-eko argazkia: lomce-errebalida_

Segiren kontrako beste epaiketa bat

Segi gazte mugimenduaren kide direlakoan, 11 lagunen kontrako epaiketa hasiko da gaur Auzitegi Nazionalean. Talde terroristako kide izatea eta hirigintza-enpresa, banketxe eta halakoei eraso egitearen aldeko propaganda etxean gordetzea egotzi diete 11 gazteei eta 10 urteko kartzela zigorra eskatu dute horientzat.

Hauek dira auzipetuak: Iker Araguas Jusei, Gorka Sueskun Gonzalez, Ibai Azkona Dominguez, Mikel Marin Irurozqui, Diego Javier Octavio Martinikorena, Iñaki Marin Marcero, Iker Aristu Etxeberria, Oihan Unai Ataun Rojo, Mikel Beunza Oroz, Irati Mujika Larreta eta Mikel Flamarique Arbiol. Epaiketa maiatzaren 12an bukatuko da.

Juicio Segi EITB

Juicio Segi EITB

Greba Correosen

Correos Espainiako Posta Zerbitzu Publikoko 52.000 langileak grebara deituta daude gaurtik aurrera, maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetan posta bidez bozkatzeko epea zabaltzen den honetan.

CCOO, UGT, CSI-F eta Sindicato Libre sindikatuek 24 orduko sei greba egun deitu dituzte lan-hitzarmena negoziatzeko orduan dagoen "blokeoa" salatzeko.

Herritarrek maiatzaren 20ra arte dute posta bidez bozkatzeko, eta hain justu, egun horretara arte deitu dituzte lanuzteak sindikatuek (txandakako egunetan egingo dituzte).

MAM-eko argazkia: correos-ehz-protestak_

MAM-eko argazkia: correos-ehz-protestak_

Donostiar bat hil da ezkondu aurreko festa batean

32 urteko donostiar bat zendu da asteburuan Salamancan, ezkondu aurreko festa batean. Autopsiaren arabera, hainbat organok huts eginda hil da gaztea, drogak eta alkohola hartu ostean. Hain justu, arrazoi berarengatik, beste bi lagun daude ospitalean, baina biak egonkor daude. Larunbat gauean, gaztea ondoezik sentitu zen, eta lagunek hotelera eraman zuten, atseden hartzera. Biharamunean, logelara bila joan zitzaizkion, baina hilik aurkitu zuten, eta larrialdi zerbitzuetara deitu bazuten ere, haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin.

Immigrazioaren drama

Asteburuan, 10 lagun hil dira eta 4.500 uretatik atera dituzte Mediterraneoan, Italiako Itsas Armadak jakinarazi duenez. Iturrion arabera, Europako kostaldera heltzen ari den etorkinen kopurua gora doa.

Libiako uretatik gertu atzeman zituzten gorpuak. Inguru horretan izan dira hondoratze gehienak, eta apiril hasieran 900 lagun baino gehiago hil ziren.

Tragediak Europako agintariak mugiarazi zituen, eta etorkinen trafikatzaileen kontra egiteko eta erreskate lanetan aritzeko baliabide gehiago hartzea erabaki zuten.

MAM-eko argazkia: etorkinak-italia-eitb_

MAM-eko argazkia: etorkinak-italia-eitb_

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Grebak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Lan gatazkak albisteak gaur Gazteak azken ordukoa Posta zerbitzuaren azken ordukoa