Gizartea -

Lan istripua

Langile bat suspertu behar izan dute Iruran, deskarga bat jasota

Zaurituak 45 urte ditu eta Irurako Etxezarreta auzoko lurpeko subestazio elektriko batean lanean ari zen, elektrokutatu denean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile batek bihotz eta arnas gelditzea izan du deskarga elektriko handi bat jaso ondoren, Iruran. Gertaera izan den lekura hurbildu diren osasun-zerbitzuek suspertu behar izan dute langilez, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Zaurituak 45 urte ditu eta Irurako Etxezarreta auzoko lurpeko subestazio elektriko batean lanean ari zen, elektrokutatu denean.

Eguerdiko 12.30an izan da istripua eta Suhiltzaileak eta Ertzaintza ezbeharra izan den lekura gerturatu dira. Suspertu ondoren Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak