Gizartea -

Nafarroa

25 urteko gazte bat ospitaleratu dute erasoa jasan ostean, Noainen

Gazteak ebakidun zauri makatua du buruan, "ez arma zuri batek eragindakoa, kolpe batek baizik", Foru Poliziaren arabera. Momentuz ez dute atxiloketarik egin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gazte bat Nafarroako Ospitalera eraman dute, Noainen izandako "eraso baten ondorioz" buruan ebakidun zauri makatua duela, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Gertaera Miguel Deunako Plazan jazo da, gaur, 08:50ak aldera. Udaltzaingoa eta Foru Polizia bertaratu da, eta erasoa ikertzen ari dira. Momentuz ez dute atxiloketarik egin.

Zaurituak, 25 urteko gazte batek, ebakidun zauri makatua du buruan, "ez arma zuri batek eragindakoa, kolpe batek baizik", Foru Poliziaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa