Gizartea -

Istripua Sevillan

Airbusek aste honetan jarraituko du A400M probatzen, Frantzian

Frantziako Tolosan egingo ditu frogak aire-konpainiak. Larunbateko ezbeharra argitzeko ikerketa batzorde bat jarriko dutela martxan iragarri du Airbusen Espainiako arduradunak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Airbusek aste honetan jarraituko du A400M hegazkina probatzeko hegaldiak egiten, Frantziako Tolosan, konpainiak Espainian duen presidenteak, Fernando Alonsok, gaur Sevillan jakitera eman duenez. Proba hegaldietan Alonsok berak parte hartuko duela jakinarazi du.

Hedabideen aurrean irakurri duen adierazpen baten bidez, Alonsok iragarri du Airbus konpainiak eta Espainiako Gobernuak larunbatean Sevillan izandako istripua argitzeko ikerketa batzorde bat jarriko dutela martxan. Lau lagun hil ziren eta bi larri zauritu ezbeharrean. Airbusek ikerketa "gardentasun osoz" egiteko konpromisoa hartu duela esan du.

Espainiako Gobernuak zuzenduko du ikerketa batzordea. Airbusek hegaldien segurtasuna bermatzeko ezarrita dituen neurri eta protokolo zorrotzak azpimarratu ditu Alonsok gaurko agerraldian.

Bestalde, Airbusek Espainian duen arduradunak esan duenez, istripuan hildako lau lagunen aldeko elizkizuna egingo da bihar arratsaldean Sevillako katedralean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea