Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Emakume bat hilda aurkitu dute Madrilen eta bikotekidea atxilotu dute

Bularraldean bi labankada zituela aurkitu dute, eta haren bikotekidea atxilotu dute, hura hil izana egotzita.

Irudietako etxebizitzan agertu da emakumea. Argazkia: EFE
Villaviciosa de Odon EFE
Irudietako etxebizitzan agertu da emakumea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 41 urteko emakume bat hilda aurkitu du Villaviciosa de Odon udalerrian, Madrilen, eta segurtasun indarrek haren bikotekidea, 42 urteko gizon bat, atxilotu dute.

Bikotearen etxean bertan atxilotu dute gizonezkoa, biktimak labankadak zituela ikusita, hura hil izana egotzita.

Larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute goizaldean, 03:45 inguruan, eta haren etxera heldu direnean, emakumea hilda aurkitu dute. Bularrean bi labankada zituen.

Atxilotuak ez zuen aurrekaririk, ez eta salaketarik edo urruntze agindurik. Antza, edan egin zuen eta, etxera heldu zenean, eztabaida izan zuen bikotekidearekin. Emakumea hil ondoren, 112ra deitu du, lehen ikerketen arabera.

Polizia Judizialak eta Guardia Zibilak ikerketa ireki dute gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian