Gizartea -

Zirkulazio istripua

Zauritu bat Gazolatzen, auto baten eta eskolako autobus arteko talkan

Autoko gidaria Nafarroako Ospitaleko Gunera eraman dute. Autobuseko haurrak eta gidaria, ostera, onik daude.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat zauritu da Nafarroako Gazolatz herrian, auto eta eskolako autobus baten artean izandako zirkulazio istripuan.

Ezbeharra 08:40ean gertatu da NA-7015 errepideko 3. kilometroan, eta autoko gidaria zaurituta eraman dute Iruñeko Nafarroako Ospitaleko Gunera. Bestalde, autobusean zihoazen haurrak eta gidaria onik daude.

Nafarroako Gobernuak berri eman duenez, beste autobus bat joan da istripuaren gunera eta haurrak eskolara eraman ditu.

Istripuaren ondorioz, autoa irauli egin da, nahiz eta dagoeneko bidetik kentzea lortu duten. Bestalde, autobusak bidea oztopatzen du oraindik.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Zizur