Gizartea -
Tarragonan
Bost urte haur bat hil da Reusen, adar bat gainean erori ostean
Gertaera ostiral honetan jazo da, umea eskolako patioan jolasean zebilela. Umea garun-heriotza egoeran egon da, buruko traumatismo larri batek jota, eta azkenean hil egin da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost urteko haur bat hil egin da larunbat arratsalde honetan, hainbat orduz garun-heriotza egoeran egon ostean. Umea Reuseko Maria Cortina eskolako patioan jolasean zebilen, zuhaitz bateko adar bat gainean erori egin zaionean, Reuseko Udalak zabaldu duenez.
Reuseko alkateak doluminak eskaini dizkio adingabearen familiari.
Zuhaitz horretako adarra haizetearen ondorioz erori da. Hasieran, Tarragonako Joan XXIII Ospitalera eraman dute haurra eta, ondoren, Bartzelonako Vall d´Hebron Ospitalera, helikopteroz. Umea garun-heriotza egoeran egon da hainbat orduz, buruko traumatismo larri batek jota, eta azkenean hil egin da.