Gizartea -
Tarragona
Bost lagun atxilotuta, etorkin bati giltzurruna erosten saiatzeagatik
6.000 euro eskaini zizkioten organoagatik. Luxuzko etxebizitzetan lapurreta egiten zuen talde kriminal bateko buruaren semearentzat zen giltzurruna.
Agentziak | Erredakzioa
Poliziak bost lagun atxilotu ditu Tarragonan, etorkin bati giltzurruna erosten saiatzeagatik. Hain zuzen ere, 6.000 euro eskaini zizkioten organoagatik. Luxuzko etxebizitzetan lapurreta egiten zuen talde kriminal bateko buruaren semearentzat zen organoa.
Jada azterketa klinikoaren fasean zeudela, etorkizunak eskaintzari uko egin zion; hori dela-eta, gizona bahitu, kolpatu eta mehatxatu egin zuten, ebakuntza egin zezan, Poliziak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Ustezko erosleak bere semeari transplantatu nahi zion organoa, haurrak giltzurrunetako gaitza baitu. Luxuzko etxebizitzetan lapurreta egiten zuen talde kriminal bateko burua da.