Gizartea -

Europako Parlamentua

Amatasun baja gutxienez 20 astekoa izatea eskatu du Europarlamentuak

Gutxieneko asteak igotzeaz gain, Estrasburgoko ganberak aitatasun bajari buruzko araudia eguneratzeko deia egin du.

Europako Parlamentuak 20 asteko amatasun baja nahi du

1:20

erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak deia egin die Europar Batasuneko estatuei, gutxieneko amatasun baja 20 astekoa izan dadin. Duela bost urte egin zieten proposamena lehen aldiz, baina gaur gaurkoz Kontseiluak ez du eskaria mahai gainean jarri ere egin. Gutxieneko asteak igotzeaz gain, Estrasburgoko ganberak aitatasun bajari buruzko araudia eguneratzeko deia egin du.

Amatasun baimenari buruz egun indarrean dagoen zuzentarau europarra duela 23 urtekoa da, eta onartu zutenetik ez da apenas aldatu. 14 asteko baja eskubidea aitortzen die emakumeei. 2010ean araudia eguneratzea eskatu zuen Estrasburgok, 14 astetik 20ra pasa zedin. Baina bost urte hauetan, proposamena giltzapean mantendu dute estatuek, eta Europako Batzordeak atzera botatzeko asmoa ere iragarri du.

Bada gaur, gehiengo osoz, agintarien konpromiso falta salatu du Euroganberak, eta araudia XXI. mendera egokitzeko premia adierazi du.

Maria Arena eurodiputatu belgikarrak 20 asteko gutxiengoa berretsi du amatasunaren kasuan, eta 10 egunekoa aitatasunean.

Izan ere, estatuz estatuko aldeak geroz eta nabariagoak dira EBn. Finlandian amatasun bajak, gutxienez, 37 astekoa behar du, 26 Irlandan, 16 Espainiako Estatuan eta 14 Frantziakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak