Gizartea -

Genero indarkeria

Emazteari eraso egiteagatik atxilotu dute Gasteizen

Ustezko erasotzaileak, 41 urteko gizonezkoak, emaztearekin eztabaidatu izana onartu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du emazteari eraso egiteagatik. Erasoa elkarrekin bizi ziren etxean izan zen, seme-alaba adingabeak etxean zeudela.

Gertaera atzo gaueko bederatzietan izan zen, Abetxuko auzoko Araka kaleko etxebizitza batean, Gasteizko Udaltzaingoak prentsa-ohar batean adierazi duenez.

Emakumeak Udaltzaingoari deitu zion, eta agenteak haren etxera heldu zirenean, emakumeak erasoaren hainbat marka zituela ikusi zuten. Senarrarekin eta seme-alabekin batera zegoen.

Emaztearekin eztabaidatu izana onartu zuen gizonezkoak, baita eztabaidan zehar elkarri eraso egin izana ere.

Horren aurrean, udaltzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuen. Emakumeak ez zuen erietxera joan nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gasteiz albisteak