Gizartea -

Lomce-ren aurkako protestak

3. mailako azterketari planto egiten jarraitzen dute euskal zentroek

Barakaldoko (Bizkaia) Arteagabeitia eta El Pilar zentro publikoek Lehen Hezkuntzaren 3. mailako froga diagnostikoari uko egin diote astelehen honetan.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko (Bizkaia) Arteagabeitia eta El Pilar zentro publikoek Lehen Hezkuntzaren 3. mailako froga diagnostikoari uko egin diote astelehen honetan, Barakaldoko Hezkuntza Bilgunea (BHB) jakitera eman duenez.

Arteagabeitia eta El Pilar astelehen honetan eta asteartean Lehen Hezkuntzaren 3. mailako frogak egiteko aukeratu zituzten, BHBk agiri batean azaldu duenez, baina “bi zentroek azterketari uko egin diote”.

BHBk gogorarazi duenez, “astebeteko epearekin, Barakaldoko Arteagabeitia eta El Pilar zentroei Lehen Hezkuntzaren 3. mailako frogak egiteko aukeratu zituztela jakinarazi zieten”, baina “LOMCE aplikatzea eta azterketa egitea baztertu dute biek”.

Zentroen jarreraz gain, 3. mailako ikasleen gurasoek idatzi bat sinatu dute, seme-alabei azterketa egiteko baimena ukatuz.

Ezkerraldeko beste zentroek ere (Santurtziko Itxasoko Ama, Portugaleteko Maestro Zubeldia eta Sestaoko Markonzaga) frogari uko egin diote.

Hezkuntza Ministerioak Euskadiren “moteltasuna” kritikatu du

Bestalde, Katalunia eta Euskadi errekeritzeko aukera aztertzen ari da Hezkuntza Ministerioa. Zentzu horretan, Lehen Hezkuntzako dekretu autonomikoak onartzeko “moteltasuna” kritikatu du Espainiako Gobernuak.

Ministerioko iturrien arabera, organo juridikoekin lanean ari dira. Jose Ignacio Sanchez Ebaluazio zuzendariaren ahotan, bi erkidego horietako araudia oso aurreraturik dago eta laster onartuko dute, “baina urtebete berandu da”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Barakaldo